Mugarik gabeko ‘hanka gogorra’

2017/10/21

Ane Urrutia zazpi urteko neska arrasatearra da. Zumba dantzatzen ikusiz gero, kosta egiten da konturatzea ezkerreko hankean protesi bat daramala. Peroneko aplasiarekin jaio zen Ane, eta bi urte bete baino lehen, hanka anputatu behar izan zioten. Bere gurasoek diote ez duela inolako mugarik, eta berak gauza bakar bat botatzen du faltan: pino-puente egitea.
Embed kodea: