Patioan arnasten dutena

2023/11/18

Airearen kalitateak haurrengan duen eragina neurtzeko Aitana Lertxundik koordinatzen dituen Euskal Herriko Unibertsitateko bi ikertzaile-taldek proiektu bat martxan jarri dute. Bi ikastetxek hartuko dute parte. Batean, ekimenak egingo dira kutsadura jaisteko, bestean ez. Jasoko dituzten datuak aztertu eta alderatu egingo dira.
Embed kodea: