Abian da OnZientzia bideo-lehiaketa!

2015/11/10

Elhuyarrek eta Donostia International Physics Center-ek (DIPC) antolatuta, hasiera eman zaio zientziaren eta teknologiaren dibulgaziorako bideoen VI. ON ZIENTZIA lehiaketari. Lehiaketa hau Teknopolis telebista-saioaren barruan antolatu da, eta bideorik onenak telebista-saio honetan ikusteko aukera izango da.

Hiru kategoria daude:

-Dibulgaziozko bideo onenaren saria: 3.000 euro
-Euskarazko bideo onenaren saria: 2.000 euro
-Gazte saria (18 urtetik beherakoentzat): 1.000 euro

 Edonork har dezake parte lehiaketa honetan, eta bideoen gaia librea da: norberaren edo besteren ikerketak, eztabaidak, zientziaren mugarriak, oinarrizko kontzeptuak, pertsonaia historikoak, etorkizuneko edo iraganeko zientzia, bitxikeriak… Bideoek gehienez 5 minutuko iraupena izango dute, eta euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez aurkeztu ahal izango dira. Helburua, publiko-mota guztiek ulertzeko moduko aurkezpen erakargarria egitea da. Epaimahaia zientziaren, teknologiaren, komunikazioaren eta zinemaren munduko bost lagunek osatuko dute. Lehiaketaren oinarriak, izena emateko orria eta aurreko urteetako bideoak www.onzientzia.tv webgunean daude ikusgai.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.