Arrakastatsua izan da aurten ere ON ZIENTZIA sariketa

2015/06/03

Zientzia eta teknologiari buruzko bideo laburrak eta originalak ekoiztea eta hedatzea du helburu ON ZIENTZIA lehiaketak, zeina Elhuyarrek eta DIPCk antolatzen duten, Teknopolis telebista-saioaren barruan. Atzo banatu ziren aurtengo sariak, bosgarrenak jada, DSS2016ren egoitzako auditorioan.

Hona bideo sarituak:

Gazte Saria (1.000 €): Mattin Zeberiori (16 urte), Oroimena bideoagatik.

Euskarazko bideo onenaren saria (2.000 €): David Muñoz LHko irakasleari, Ideiak ukitzen bideoagatik.

Dibulgazio bideo onenaren saria (3.000 €): Abigail Rodríguez kazetari kanariarrari, La fuente de la juventud bideoagatik.

Aipamen berezia: Rosario Giménezi (Txile), ikus-entzunezko AXON pilulengatik.

Bosgarren lehiaketara aurkeztutako 39 bideoetatik, Gazte Saria atalekoak ziren 16; euskarazkoak, berriz, 17. Lan berri horiek gehituta, 220 bideoko kontsulta-basea du jada www.onzientzia.tv webguneak.

Saio berezi batean emango du Teknopolis telebista-saioak sari-banaketa, bai eta saritutako lanak eta saridunen adierazpenak ere. Ekainaren 6an izango da ikusgai saioa ETB1en, eta ekainaren 7an ETB2n.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.