Bihar banatuko dira ON ZIENTZIA sariak

2015/06/03

ON ZIENTZIAren helburua da zientziari eta teknologiari buruzko bideo labur eta originalak, publiko orokorrari zuzenduak, ekoiztea eta zabaltzea. Bihar jakinaraziko dira eta ikusgai izango dira lehiaketa irabazi duten bideoak. Sari-banaketaren ekitaldian, halaber, ikus-entzunezko perla batez gozatu ahal izango da, lehiaketaren aurreko edizio bateko bi irabazlek egina.

Aurten, guztira, 39 bideo aurkeztu dira; haietatik, 16 bideo, Gazte sariaren kategoriarako, eta 17 bideo euskaraz.

Eguna: 2015eko ekainaren 2a, asteartea
Ordua: 19:00
Tokia: DSS2016ko egoitzako auditorioa (Easo kalea, Donostia)

Sariak banatuko dituzte:

Itziar Alkorta, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea
Jose M. Pitarke, CIC nanoGUNEko zuzendaria eta Elhuyarko lehendakaria
Xabi Paya, DSS2016ko kultura-zuzendaria

Lehiaketari buruzko informazio guztia helbide honetan eskura daiteke: www.onzientzia.tv

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.