2019/11/16 Larunbata, 13:30

2019/11/18 Astelehena, 18:00

2019/11/13 Asteazkena, 10:55

2019/11/17 Igandea, 13:30

Teknopolisen erreportaje bat, ASEBIO Sariaren irabazle

2017/11/17

ASEBIO Espainiako bioteknologiako enpresen elkarteak jakinarazi duenez, Teknopolis telebista-saioaren erreportaje batek irabazi du ASEBIO saria, Telebista eta irratia kategorian. “CRIPSR/Cas9, genoma mozteko guraizeak” da erreportajearen izenburua; iazko urrian eman zuten ETBn, baina noiznahi ikus daiteke Teknopolisen webgunean.

CRISPR/Cas9 teknikak sekulako iraultza ekarri du genetika-arlora, hari esker, gene akasdunak ordezkatzeko aukera baitago. Teknikaren aitzindari nagusietako bat, Juan Francisco Martínez Mojica, elkarrizketatu zuen Teknopolisek orain saritutako saioan, baita teknika hori erabiltzen hasi diren UPV/EHUko ikertzaile batzuk ere: Josean Rodríguez Perez, Izortze Santín Gómez, eta Ainara Castellanos Rubio.

Alaitz Ochoa de Eribe Aguirrek zuzendu zuen saioa, eta animazioak, berriz, Guillermo Roa Zubiak egin zituen.

Gainerako kategorietan, hauek izan dira sarituak: Muy saludable aldizkariko Jesús Méndez Gonzálezen “Transplanteen hamar mugarri”, eta Ignacio López-Goñiren microBIO eta El rincón de Pasteur blogak. Azkenik, José Antonio Lópezek jasoko du Merezimendu Saria.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.