Atariko proba: Zuriñe Baña eta itsasoko mikroorganismoak

2021/11/06

Zuriñe Baña Garcia biologoa UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko irakaslea da, eta ‘Mikrobio itsastarrak’ taldeko ikertzailea. Klasean edo laborategian ez dagoenean, itsasoan aurkituko dugu, laginak jasotzen eta bioprospekzioak egiten. Bere ikerketa-arloa ekologia mikrobianoa da, eta dagoeneko ikusi ditu larrialdi klimatikoa itsasoko mikroorganismoetan eragiten ari den kalteak.
Embed kodea: