Delhi, Indiako hiriburua.
Munduan biztanleria azkarren ugaritu den eta economía gehien hazi den legua izan arren, hiriak hazten jarraitzen du…
Biztanleriaren % 10, gutxienez, pobreziaren atariaren azpitik bizi da.
Gutxieneko soldatarik gabe eta gizarte segurantza sistemarik gabe, ahulenentzako, bizirik irautea eguneroko borroka da.
Hau "Shastri Park ' da, hiriko eremu pobreenetako bat.
Hemen, jarduera oso bereziari esker bizirauten dute: hondakin elektronikoak birziklatzeko eremu zabal baten bihotza da. Birziklatzaileak ugariak dira, baina praktika ilegala da.
Satish Sinha; toxics link-eko zuzendari elkartua:Hiriko pobre gehientsuenak bizibide honetan jarduten dira, beste aukera ez duten pertsonak dira eta honetan dihardute bizirauteko.
Bakarrik eskualde honetan 800-1000 familia bizi direla benetan hondakinetatik.
Shakeel Khan ; legez kanpoko zatitzailea: Guk geuk desmuntatzen dugu material hau eta elementu ezberdinak bereizten ditugu. Oraindik funtzionatzen duten pieza guztiak saltzen ditugu eta gainerako materiala zatitu eta saldu egiten dugu bereizita.
Satish Sinha; toxics link-eko zuzendari elkartua: Gaur egun, jakina da hondakin elektronikoek dituzten osagai anizkunak eragina dutela giza osasunean. Hondakin horiekin lan egiten duten pertsona gehientsuenak ez dira jabetzen inpaktu horretaz.
Ez dute neurririk hartzen hondakin-mota horiekin jarduten direnean.
Berotzen badituzu, kearekin produktu kimiko asko ingurumenean askatzen dira. Ke horiek arnasten dituzu eta toxina asko gorputzean sartzen duzu.
Indian, urtero, 800.000 tona hondakin elektroniko tratatzen dira eta birziklatze honen % 90 bide formaletik kanpo egiten da. Jarduera honen eragin sozial, ekonomiko eta ingurumenekoari aurre egiteko, Alemaniako Nazioarteko Lankidetza Elkarteak Indian hondakin elektronikoen kudeaketa hobetzeko konpromisoa hartu du.
Erakunde honen zeregin nagusietako bat da legez kanpoko birziklatzaileak, arriskuzko jarduera uztea bultzatzea.
Ashish Chaturvedi, ingurumen kudeaketan aholkularia: Esaten diegu nola kaltetzen ari diren euren osasuna, nola kaltetzen ari diren ingurumena eta nola kaltetu dezaketen euren familia, horrela lanean jarraitzen badute.
Gizarte eta ingurumen arauak errespetatuz, birziklatze lantoki ofizialak sustatu dituzte.
25 urtez legez kanpoko Shastri Park-en birziklatzen jardun ondoren, Sabir, orain arauen barruan ari da lanean.
Mohammad Sabir, birziklatzaile baimendua: Nire aitak irratiak eta telebistak konpontzen zituen. Oso irabazi txikiak zituen, hilabeteko 2000-3000 rupia irabazten zituen. Sei senide ditut, 4 arreba eta 2 anai, beraz oso zaila zen hil amaierara iristea. Ikasketekin jarraitzea ere oso zaila zen.
Orain nire negozioa zabaldu dut, “Birziklatze, sozietate mugatua”. Ni naiz expresaren zuzendaria. Oso pozik nago beste edozein tamainako enpresekin negoziatzeko gai izateagatik. Lehen hori pentsatzen ez nintzen ausartzen ere.
Legez barruko birziklatzaileek errazago dute merkatuetan sartzea eta egituratutako enpresa-ingurunean lan egin dezakete. Bertan birziklatze kate egokitan sartzen dira materialak.
Egoera berri honetan diru sarrerak handitzen dituzte eta birziklapen eraginkorragoa lortzen dute.
Ashish Chaturvedi, ingurumen kudeaketan aholkularia: Bere egoera legeztatzerakoan, sektore honetan, lanpostu berdeak sortzen ditugu. Saiatzen ari gara erakusten, berdetze honek ez duela gizarte eta ekonomia arloetatik urrundu beharrik. Eskala txikian arrakasta dugula uste dut.
Erronka izugarria da. Kalkuluen arabera, 30.000 pertsona baino gehiago dira Delhin hondakin elektronikoak birziklatzetik bizi direnak. Eta, jakina, ezin ditugu irtenbide guztiak aurkitu, gutxi gora-behera mugatuak diren hau bezalako proiektuen bidez. Baina uste dut, etorkizun hurbilean fruitua emango duten haziak benetan ereiten ari garela.
- T A N G E R -
Espainiako kostaldetik kilometro gutxira, Europa eta Afrika arteko bidegurutzean, Tanger dago. Industria eta turismoa hazten ari den gunea den hiriak etengabe erakartzen ditu biztanle berriak. Hiria menderatzen duten mendi gailurretan, proiektu ekologiko handi batek ikusi du argia ... Afrikako parke eoliko handienetako bat da.
Belarabi Ihssan; argi-indar bulego nazionala: 2006an hemen ez zegoen ezer- Tánger-eko parke eolikoak 165 airesorgailu ditu, 35 kilometroko mendi gailurrean zehar. Eraikitze fasean 350 langile genituen, baina lan gehien izan genuenean 560ra iritsi ginen.
Sortzen den elektrizitateak erantzun iraunkorra eskaintzen die biztanleriaren energia beharrei. Baina, batez ere, parke eolikoak lanpostu ugari sortzen ditu eskualdean.
Afialal Mohamed, UNO: Ni txandako burua naiz. Instalakuntza elektrikoak berraztertzen ditut. Harro nago argi-indar konpainia nazionalean lan egiteko aukeratua izateagatik, batez ere Tánger-eko parke eoliko honetan.
Zrida Amine; UNO: Amina Zrida naiz. 22 urte ditut. Taldeak berrikusten ditut eta turbinen mantenimendua kudeatzen dut. Guk argi-indarra sortzen dugu berotegi efektuko gasak sortu gabe. Hori da nahi dudana. Energia garbia da, beraz zortea dut.
Parke eolikoa haizearen baldintza ezin hobeaz baliatzen da. Antzeko leku asko daude Afrikan, horregatik, azken 20 urteotan, Bennouna profesoreak horien ugalketa sustatu du kontinente osoan.
Abdelaziz Bennouna; Desertec: Ziur nago energia berriztagarriak gizateriaren beharrei erantzuteko gai direla. Marokoko Energia Ministerioan, erotuta nengoela pentsatu zuten. "Maroko: energia esportatzaile bat? Ezinezkoa da!"
Europako energia eskaria ezin da bertako ekoizpenarekin bete. Hegoaldean berriz, bertako beharrak gainditzen dituzten eskaintza eta ahalera daude. Beraz, osagarriak dira.
Proiektu hau berdea izateaz gain, oso errentagarria da, ekoitzitako elektrizitate zati batek, Europako merkatua hornitzeko balioko bailuke eta diru-sarrera berri bat sortuko litzateke Marokorentzat.
Indian, Marokon, edo beste edozein tokitan, proiektu jasangarriek tokiko aberastasuna sor dezake.