Kxo! Hau ikusten ari baldin bazara, euskaraz dakizun seinale da. Baina ziur ezagutzen duzula euskaraz ikasten ari den edo ikasi nahi duen norbait. Bada, bide horretan lagunduko dion aplikazio bat gomendatu diezaiokezu. Kxo! izena du eta ohiko egoeretan euskaraz komunikatzen laguntzeko balio du.
Lehenik eta behin, azalpenak zein hizkuntzatan jaso nahi dituzun aukeratu behar duzu: gaztelania, ingelesa edo frantsesa. Ondoren, menu nagusiko aukera hau zapalduz gero, hiztegitxo bat topatuko duzu; oinarrizkoa, baina oso zabala.
Aplikazioaren muina ariketak dira. Gaika sailkatuta daude: agurrak, janariak, erosketak, etab. Gai bakoitzaren barruan esaldiak edo elkarrizketak landu daitezke, ariketa-mota desberdinen bitartez: hiztegia, entzumena, ahozkoa edo idazmena. Ariketak osatu ahala, berdez markatzen dira, eta, bestetik, txartel batzuk lortzen ditugu, ikasitakoa praktikatzeko.
Zergatik izan daitele baliagarria euskara ikasteko aplikazio bat telefonoan edukitzea? Bada, batetik, testuak eta irudiak soinuekin konbinatzen dituelako, eta, hala, ahoskera landu daiteke. Eta, bestetik, beti sakelean daramazu, beraz, edozein tokitan zaudela ere, hamar minutu atera ditzakezu euskara ikasteko.
Kxo! Elhuyar Fundazioak garatutako aplikazio bat da eta iPhone eta Android telefonoentzat eskuragarri dago. Hiru euro balio ditu, eta badauka doako demo bat aproba egiteko.