Makina-erremintaren biurtekoa

2018/06/02

Bi urtean behin izaten da, eta astebetez sektorea dotore janzten da: makina-erremintaren biurtekoa da, eta Teknopolisek ezin zuen hutsik egin. Industria 4.0 helburu hartuta, euskal enpresa asko pasatu dira euskarri digitalean lan egitera eta makinak sarean dituzte. BEC-eko azokan adibiderik puntakoenak erakutsi dituzte. Gainera, ez dira falta izan robot kolaboratiboak, mekanizatzeko zentro aurreratuak… Makina-erreminta aro berri batean sartu da.
Embed kodea: