Oñati, burujabetasun energetikoaren ikur

2019/02/16

Oñatin, trantsizio energetikoa duela mende bat hasi zela esan genezake.
Olateko zentral hidroelektrikora egin dugu bisita, izan ere, duela 120 urteko azpiegitura hau etorkizuneko erronka energetikoei aurre egiteko adibide bat izan daiteke.
Munduan geroz eta energia eskari handiagoa dago eta energia fosilen pisua handitzea jada, ez da aukera bat.
Etorkizuneko energia iturri garbi eta berriztagarrietan oinarritutakoa izan behar da eta horretarako, zentral hidroelektrikoek garrantzi handia izango dute.

Olateko zentral hidroelektrikoak 15 milioi kW/urteko ekoizten du eta horixe da hain zuzen Oñatiko etxe, komertzio eta argiteri publikoak kontsumitzen duena.
Oñati energetikoki burujabea da.

Embed kodea: