Transkripzioa ikusi [+]
Kamera digitalak zabaltzen hasi zirenetik, turista orok berea darama motxilan. Gaur Fujifilm etxearen bi modelo hauetaz hitz egingo dugu: Kamera gogorrak izateaz gainera, batek Wifi konexioa dauka, argazkiak erraz partekatzeko, eta besteak GPS sentsorea, irudiak geokokatzeko.
Kamera gogorrak direla diogu, bidaia batean gerta daitezkeen ia egoera guztietatik onik ateratzeko pentsatuak daudelako: bi metroko altueratik hautsi gabe eror daitezke, eta 10 metroraino murgildu daitezke ur-azpian. Eskiatzera zein hondartzara eraman ditzakezu, -10º C-ko tenperaturak, hautsa eta hondarra jasaten dute eta. Hori guztia nola lortzen da? Bada material sendoekin eginda daudelako, eta bateria, memoria-txartela eta konexio-portuak babesteko, segurtasuneko kisketa bikoitza dutelako.
XP150 modeloak GPS sentsore bat dauka. Botoitxo hau sakatuz aktibatzen da eta argazki bat egiten duzunean, zure kokapena gordetzen du. Hala, ez daukazu argazkia non atera duzun gogoratu beharrik. Nahi baduzu, zure mugimenduak jarraitzen ditu, egin duzun ibilbidea ordenagailuan edo kameraren LCD pantailan bertan ikusi ahal izateko.
Beste honek, Wifi konexioa dauka argazkiak haririk gabe bidaltzeko zure smartphone edo tabletara. Horretarako, Photo Receiver izeneko aplikazio bat deskargatu behar duzu Android edo IOS sistema eragilea duen gailu batean, eta kamerak Wifi sare bat sortuko du gailu horrekin konektatzeko. Horrela, argazkiak zuzenean telefonotik partekatu ditzakezu, memoria-txartela ordenagailuan deskargatu arte itxaron beharrik gabe.
Bi kamerek 14 megapixeleko CMOS sentsorea dute, bost handipeneko zoom optikoa eta irudia egonkortzeko funtzioa. Full HD kalitateko bideoa grabatu dezakete eta bateria honekin 300 bat argazki egin daitezkeirauten du. Prezioa, 250 euro.