Banda zabaleko zerbitzuak satelitezEuropako Espazio Agentziak Interneteko abiadura handiko konexioa emateko lehenengo satelitea jaurti du. Hylas-1 izeneko sateliteak komunikazio-teknologia aurrerakoia erabiltzen du, eta banda zabaleko zerbitzuak ekarriko dizkie Europako ehunka milaka etxe eta konpainiari. Satelitea euskarria izango da telebista-seinaleen emisiorako eta distribuziorako, albisteak jasotzeko eta telefoniarako, besteak beste.
Haize energia proeiktua Haize-energian adituak diren 11 enpresak eta 22 ikerkuntza zentrok parte hartuko dute Azimut proiektuan, tamaina handiko itsas aerosorgailua garatzeko.
Gamesa da proiektuko buru. 2013rako amaituta egotea espero dute, eta helburua da unitate bakoitzak 15 MWko potentzia izatea.
Elikagaien katearen plataforma
San Adriango Elikagaien Teknologia eta Segurtasuneko Zentro Nazionalak SIGSAL proiektuaren ezaugarriak aurkeztu berri ditu. Proiektu horren helburua da nekazaritzako elikagaien kateko eragile guztiak -hau da, hornitzaileak, bezeroak, zentro teknologikoak eta abar- biltzen dituen plataforma teknologiko bat garatzea, elikagaien segurtasuna sorreratik mahairaino eta denbora errealean kudeatzeko.
Gaur egun, oro har eskuz egiten diren elikagaien kalitatearekin eta segurtasunarekin zerikusia duten prozesuak eta kontrolak automatizatu eta hobetu ahal izatea da plataforma horren beste abantaila bat .
Oxigenoa Saturnoko satelite baten
Saturnoko ilargietako batek, Reak, oxigenoa eta karbono dioxidoa ditu bere atmosferan, NASAko Cassini zundak bidalitako datuen arabera. Texasko hego-mendebaldeko Ikerketa Institutuko ikertzaileek jakinarazi dutenez, Rearen inguruko atmosfera, Saturnoko magnestoferaren irradiazioagatik sortzen da, ilargiko azalean dagoen ur izoztuaren deskonposizio kimikoaren ondorioz.