ARTURO APRAIZ: Kaixo arratsaldeon!
OIHANA JAUREGI: Ongi etorri Teknopolisera.
ARTURO APRAIZ: Eskerrik asko.
OIHANA JAUREGI: 2004an tsunami batek sarraskia eragin zuen Tailandian, Sri Lankan eta Indonesian, eta sei urte beranduago hondamendia errepikatu da. Zer azalpen ematen diozue geologoek gertaera hauei?
ARTURO APRAIZ: Gertaera hauek prozesu naturalak dira, lurrak berez sortzen ditu, sotu diotu betidanik eta jarraituk du sortzen. Etengabe gertatuko dira eta arazo bakarra da, zenbateko hutsunearekin gertatzen diren. Gertatu dira bi-hiru oso jarraian, baina hurrengo hamar urtetan bat baino ez da gertatzen, orduan emango du prozesuak apur bat moteldu egin direla, eta ez da horrela.
OIHANA JAUREGI: Eta zerk sortarazten du lurrikara bat?
ARTURO APRAIZ: Lurrikara bat sortzen da lurraren azalean; lurraren azala osatua dago geruza zurrun batez eta geruza hori apurtuta dago, puzzleko fitxa erraldoi bat izango balitz bezala. Orduan puzzleko fitxa horiek etengabeko mugimenduan ari dira, zentimetro gutxi batzuk mugitzen dira urtero, bat eta 12 zentimetro artean mugitzen dira. Orduan puzzleko fitxa horiek mugitzerakoan sortzen da beraien artean frikzio bat, eta frikzio hori, tentsio hori, apurka-apurka metatu egiten da, metatu egiten da, baina mugimenduak aurrera segitzen du, orduan heltzen da momentu bat ezin duena jasan hor pilatutako esfortzua eta apurtu egiten da. Urtetan pilatutako energia segundu gutxi batzutan askatu egiten da eta horrek sortzen du lurraren bapateko mugimendu bat.
OIHANA JAUREGI: Plaka horiek mugimendu ezberdinak dituzte, ezta?
ARTURO APRAIZ: Bai, plaken arteko mugimenduak hiru mugimendu motatan laburbildu daitezke: alde batetik daukagu plaken arteko mugimendu dibergentea: plaka bat bestearekiko urrundu egiten da, horrela sortu da Ozeano Atlantikoa. Garai batean Hego-Amerika eta Ipar-Amerika, Europa eta Afrikarekin batera elkartuta egon ziren eta horiek apurka-apurka azkeneko 160-180 milioi urtetan banatzen ari dira.
Gero ditugu plakak bate bestearen alboan mugimendu horizontala erakusten dutenak, hori gertatzen da adibidez Ipar Amerikako mendebaldeko kostaldean. Daukagu Kaliforniako penintsula eta Kaliforniako penintsula denok hainbat aldiz entzun dugun San Andreseko failan zehar mugitzen ari dela iparralderuntz, 3-4 zentimetro urtero, eta hor energia pilatu egiten da mugimendu horrekin, orduan energia hori askatu egin behar da nolabait eta askatzen den bakoitzean sortzen da lurrikara bat.
Eta hirugarren plaken arteko muga, energia sismiko gehien eta lurrikara gehien sortzen duena da plaken arteko muga konbegenteak deitzen ditugunak, bata bestaren kontra mugitzen direnak. Orduan plaka bat kontinentala denean eta bestea ozeanikoa denean, apurka apurka ozeanoren arrokak barneratu egiten dira beste plakaren azpian, eta frikzio horrek izugarrizko indarrak sortzen ditu. Prozesu horri, lurrazal ozeanikoa barneratzen den prozesu horri, subdukzioa deitzen diogu, eta subdukizo hori bukatzen da hondoratzen ari den plakaren gainean, beste kontinente bat heltzen denan.
OIHANA JAUREGI: Kontinente batek bestearen kontra jotzen duenean, ezta?
ARTURO APRAIZ: Heltzen denean kontinentea subdukzio eremu horretara ezin da barneratu azpiko materialetan, azpiko materialek baino dentsitate txikiagoa duelako, orduan indarra hor egon badago baina azpiko materialak ez dio barneratzen uzten. Orduan bi plakek elkarren kontra jo egiten dute, India eta Asiaren arteko kolisioa gertatu zen bezala, eta sortzen dira irudietan ikusten ditugun Himalaia bezalako mendikateak, hor, bien artean izugarrizko konbergentzia gertatu da, ezin da barneratu aurretik ozeanoa barneratu zen bezala, eta hor bata bestaren konra ari dira gaur egun Himalaia izenez ezagutzen dugun mendikatea osatuz.
OIHANA JAUREGI: Irudiei egin diezu erreferentzia, ikusten ditugun irudiak HImalaiako mendikatearenak dira, Cachemiran dagoen Ladakh eskualdeko irudiak dira eta Felipe Uriarteren mendiak eta Herriak Mendi-gidarien elkarteak grabatutakoak gainera. Zertan nabarmendu dezakegu irudi hauetan HImalaia mendikatea bi plaken arteko talkaren ondorio dela.
ARTURO APRAIZ: Alde batetik erliebeak berak esaten digu. Erliebea bera, hor 8000 metrotik gora hainbat puntu daude denok dakigun bezala, eta horiek sortzeko behar dugu plaken arteko bultzada bat, ezin da erliebe bat sortu, gauzak luzatzen baditugu ez dugu erliebe bat sortzen, gorputz bat estutzerakoan bakarrik sortu dezakegu erliebe bat. Eta erliebe hori sortzen da ba lurrazal hori osatzen dituzten harrokak alde batetik tolestu daitezkeelako. Beste alde batetik hor ikusten ditugu geruzak jatorrian geruza guztiak subhorizontalak dira eta deformazio hauekin bultzatzerakoan bertikaldu egin daitezke eta hor ikusten dira geruza horiek bertikal edo subertikal daudela, okerdura handiarekin agertzen direla. Hor oso ohikoa da ere bai hori gertatzen denean ba failak, lurrikarak sortzen dituzten failak gertatzea, eta orduan failak eragiten dutena da blokeak desplazatu. Orduan, blokeak desplazatzerakoan, elkarren ondoan jarri al dira, ingurune sedimentario oso ezberdinetan pilatutako harrokak eta ikus ditzakegu kontinente baten gainean pilatutako harrokak, ozeano batean garatutako harroken alboan. Orduan, kolore horiek ba posible da horrelako zerbait adieraztea.
OIHANA JAUREGI: Lehen ere aipatu dugu plakak mugitzen ari dira, sateliteen datuek hori diote, eta gainera badakigu eta aiptau dugu zeintzuk diren arrisku gune nagusiak, ezta? Baina, oraindik ezin dugu jakin hurrengo lurrikara noiz gertatuko den.
ARTURO APRAIZ: Ez hori orain arte eta azkeneko mende erdian, izugarrizko lana egiten ari da ba sismologoek nahi dute nolabait ba frogarenbat lortu, jakiteko lurrikara bat boiz eta non gertatuko den. Baina, ez da eredu matematiko fidagarririk sortu, ez dago frogarik, ez dago ezer, oraindik, lurrikara bat non eta noiz gertatuko den esateko. Egin dituzte frogak, metodo ezberdinak erabili izan dituzte azkeneko urtetan egiten ari direnak, batez ere, California aldean, hor lurrikara baten zain daude, eta lurrikara hori gertatu aurretik ba zerbait aurkitu nahi dute, nolabait eurek aurretik jakiteko lurrikara hori badatorrela ez?
OIHANA JAUREGI: Aurreikusi, abisua pasatzeko ezta?
ARTURO APRAIZ: Eta orduan, egiten ari direna da sakonean tentsiometro batzuk sartu. Tentsiometro hauek dira, hor sakonean pilatzen den esfortzua zenbatekoa den adierazten dituzten makina batzuk. Orduan, nahi dute lortu neurri zehatz bat tentsiometro horiek segun zenbat sakatuta dauden eta lurrikara gertatuko ote denaren arteko harreman bat, hau da: temtsiometro hori hainbatera iristen denean lurrikara gertatzen da, baina sartu dituzten tentsiometro guztiek, kontrakoa adierazten dute, bueno, ez dute kontrakoa adierazten, bakoitzak adierazten du gauza bat. Leku batean momentu baten, beste batean beste baten ez dago erlazio uniformerik.
OIHANA JAUREGI: Zientzialariek ikerketa-ildo asko dituzte martxan, horietako bat aipatu berri duzu, ez dakit besterenbat nabarmendu nahi duzu?
ARTURO APRAIZ: Japonen erabiltzen da eta badakit Estatu Batuetako zenbait lekutan ere martxan jartzea nahi dute. Hau da, lurrikara bat gertatzen denean uhin mota ezberdinak sortzen dira. Badago uhin bat, p uhina deitzen dena oso azkarra dena baina ez duena suntsipenik eragiten zeharkatzen dituen lekuetan. Horren atzetik datoz s uhinak deitzen direnak eta azaleko uhinak deitzen direnak eta hauek bai sortzen dute etxeak behera etortzea, erainkinak ondoratzea, eta horrekin, lurrikararekin batera sortzen diren hildakoak.
Badago hor tarte bat, p eta s uhinak heldu aurretik, baina da segundu batzuetakoa. Orduan, nahi dute sistema bat zabaldu, p uhinak heltzen direnean, eta horren atzetik datozen s uhinak heldu aurretik, jendeari abisatzeko. Baina tarte hori oso laburra da.
OIHANA JAUREGI: Zenbateko tartea dago?
ARTURO APRAIZ: Segunduak izan ahal dira. 10 segundu, 20 segundu,... segun eta zenbat distantzia dagoen leku horretatik eta lurrikararen epizentroaren artean. Horrek bakarrik ematen dizu denbora, bada, eraikin baten atarian bazaude kalera irteteko, edo, horretarako baino ez dago denborarik. Eta epizentrotik oso gertu bazaude, lurrikarak indar gehien duen lekutik, ez daukazu horren denborarik ere.
Gaur egun ez dago ezer lurrikara bat non gertatuko den eta noiz gertatuko den aurre ikusteko.
OIHANA JAUREGI: Ikerketa horietan kofidantza izango dugu eta agian etorkizun hurbil batean...
ARTURO APRAIZ: Beti zientzian kofidantza apur bat izan behar da.
OIHANA JAUREGI: Mila esker Arturo azalpen guzti hauengatik eta hurrengo arte.
ARTURO APRAIZ: Eskerrik asko.