Transkripzioa ikusi [+]

Erradiofarmakoak ekoizten

2012/06/17

Hainbat gaixotasunen diagnosia egiteko, kontrasteak erabiltzen dira. Kontrasteak erradiofarmakoak erabiliz egiten diren substantzia batzuk dira, eta edanda edo zainetatik barrena aplikatzen dira. Erradiofarmako horiek gorputzean desegiten diren bitartean, erradioaktibitatea igortzen dute denbora mugatu batez, eta, horri esker, medikuek irudi bidezko diagnosia egin dezakete. CIC BiomaGUNEk eta Molypharma enpresa farmazeutikoak laborategiak partekatzen dituzte Donostiako Parke Teknologikoan duten egoitzan. Han, irudi bidezko diagnostiko medikoa egiteko farmakoak garatzeaz gainera, ikertzaileek esperimentaziora bideratutako erradiotrazatzaileekin egiten dute lan.
Embed kodea: