Eyjafjallajökull sumendiaren fumarola

2010/04/21

Teknopoliseko ikusle bat, Javi Fernández de Betoño gasteiztarra, Islandian dago egun hauetan lan-kontuengatik, eta helikoptero batetik sumendia gertutik ikusteko aukera izan du. Telefono mugikorra eskuetan, sumendiaren fumarola grabatu du eta Internet bidez bidali dizkigu irudiak. Javik ez daki euskaraz baina berarekin batera helikopteroan zihoan Txomin Orbañanos oriotarrak bai; beraz, harekin telefonoz kontaktua egin dugu eta azkar-azkar elkarrizketatxo bat grabatu diogu.
Embed kodea: