Gaurko saioan ikusi eta ikasi ahal izan dugunez, burmuinak misterioa izaten jarraitzen du guretzat. Badakigu zer forma duen, nola dagoen egituratua, burmuinaren zati bakoitzak zein funtzio duen eta abar. Baina ikertzaileek ikerketa-lerro ugari abiarazi dituzten arren, ez dakigu guztia.
Uste da burmuinak 100.000 milioi neurona inguru dituela. Konexioak, berriz, askoz ere gehiago: 100 bilioira iristen omen dira guztira, eta gutxi gorabehera 160.000 kilometroko sarea osatzen dute. Hori da burmuinaren argazkia, gure ordenagailu pertsonalarena. Ikertzaileak argazkiaren mapa egiten ari dira orain, atlasa.
Zer behar da burmuinaren funtzionamendua ulertzeko?
Izaskun Elezgarai
Neurozientzia tradizio handiko zientzia da, aspaldikoa. Hala ere, ikerketa oso geldo joan da duela mende erdira arte, neuronak zer ziren definitu zen arte. Geroztik, ordea, teknikak asko aurreratu du, eta ikerketan ere urrats sendoagoak ematen ari dira.
Dagoeneko burmuina ezaguna da, eta nola funtzionatzen duen ulertzen hasi dira orain ikertzaileak. Akatsetatik babesteko neurriak hartzeari ere ekin diote ikertzaileek, hau da, buruko gaixotasunen eragina murrizteko bidean urratsak egiten, gaixotasunei aurrea hartzen eta prebentzio-aukerak aztertzen. Burmuinak sortzeko lanean ere ari dira bakarren batzuk.
Burmuina sortzea, zientzia ala fikzioa?
Izaskun Elezgarai
Burmuina sortzeaz hitz egiten denean, berehala sortzen dira beste modu bateko kontzeptuak, etikarekin zer ikusia daukatenak: kontrola, manipulazioa eta abar.
Burmuina sortzeko gai bagara, kontrolatzeko gai ere izango gara, ezta?
Izaskun Elezgarai.
Eredu matematikoak, helburu terapeutikoei begira. Izan ere, ikertzaileek badute itxaropena datozen urteotan buruko gaixotasunak prebenitzeko eta sendatzeko aurkikuntzak egingo direla. Nanoteknologiaren aukerez hitz egiten dute.
Akatsa duen burmuina konpondu al izango da?
Izaskun Elezgarai.
Garbi dago, gero eta gehiago dakigu burmuinaren funtzionamenduaz, eta badirudi gero eta gutxiago falta zaigula burmuina erabat ulertzeko, jakiteko seinale elektriko bat nola bihurtzen den abstrakzio, eta nola gordetzen den erabili nahi denerako. Beharbada ez dugu inoiz jakingo, eta sekula ez gara misterioa argitzeko gai izango. Beharbada.