Luis Sáez Rueda; filosofoa: Mestizajea, harremana... beharrezkoa da, jakintza-arloak ez baitaude bereizirik.
Gustavo Swchartz; Materiales Fisika Zentroa: Hurrengo hamarkadetan izango ditugun arazoei ezin izango diegu jakintza-esparru bakar batetik heldu, hau da, fisika-, kimika-, filosofia- edo literatura-alorretik bakarrik. Jakintza-eremu anitzetatik, edo ikuspegi disziplina arteko batetik, aztertu beharko dira, eta behar horrek, nolabait, horrelako mestizajeak, topaketak, antolatzera eraman gaitu.
ELKARRI ERAGINEZ
Luisa Etxenike; idazlea: Aurrerapen zientifikoek, batez ere, XIX. eta XX. mendeetakoek, literaturan sakon eragin zuten eta literatura irudikatzeko modua ere aldatu zuten.
Alberto Rojo; fisikaria eta musikaria: Funtsean, unibertsoa oso lausoa da, oso ideia lausoa da, eta, askotan, hura zientifikoki deskribatzeko ia fantasiazko ideiak behar izaten dira: espazioa makurra izan daitekeela, deborak aldakorrak izan daitezkeela, denbora asko daudela... gaur egun ez ditugu fikziozkotzat jotzen, eta lehenbizi literaturan agertu ziren.
LITERATURA ZIENTZIAN
Luisa Etxenike; idazlea: Nire ustez, zientziak irabazi egiten du bere egiten dituenean literaturan oso ohikoak diren galderak eta gogoetak, hala nola galdera estetikoa eta, ziur aski, baita dimentsio humanistikoa ere.
ZIENTZIA LITERATURAN
Guillermo Martínez; matematikaria eta idazlea: Fikzio zientifikoak, hots, zientziaren elementuak erabiltzen dituen literaturak, nola hala, literaturaren jolas-eremua zabaldu egiten du, eta zientziak iradokitako gai edo esparru berriak gehitu.
Luis Etxenike; idazlea: Literatura mailarik gorenera iritsi izan da bere lehengaiari zientziaren jakin-min eta zorroztasunarekin heldu dionean.
Agustín Fernánez Mallo; fisikaria eta idazlea: Arraro samar dirudien arren, ikerketa poetikorako erabiltzen dut zientzia; ia-ia poesia hori gero irakurtzea baino zailagoa da ideia hori azaltzea. Zientziaren elementuak erabiliz metafora poetikoak egiteko modua ikertzen dut. Horretarako erabiltzen dut nik zientzia.
EREMU KOMUNAK
Guillermo Martínez; matematikaria eta idazlea: Matematikariak, esaterako, ereduak ikusten ditu zeru platoniko batean, eta teorema batera ekartzen du ikusten duen hori. Idazleak, bestalde, jokamoldeak, pertsonaiak, argumentu baten zatiak ikusten ditu, eta nobela edo ipuin batera ekartzen ditu. Desberdina hizkuntza da.
Luisa Etxenike; idazlea: Kontaketaren artearen bidez zientzia-dibulgazioa egitea interesgarria izan daiteke zientziaren ikuspegitik.
Agustín Fernández Mallo; fisikaria eta idazlea: Zientziaren elementuak literaturara ekartzen ditudanean askatasun-eremu zabalak irabazten ditut. Zientzia-elementu bat testuingurutik kanpo jarri, nobela edo poema batean erantsi eta horri beste zentzu bat ematea da sormena askatasun-maila gorenera eramatea.
ETORKIZUNARI AURREA HARTUZ
Alberto Rojo; fisikaria eta musikaria: Gizateriaren historia jakintza sortzeko prozesu globala dela esan dezakegu, eta prozesu horretan, ideia batzuk lehenik literaturan azaldu ziren eta, ondoren, teoria bihurtu ziren.
Artea bezalaxe, zientzia ere subjektiboa da, giza sormenaren emaitza da.