2018/11/19 Astelehena, 18:30

2018/11/24 Larunbata, 13:30

2018/11/18 Igandea, 13:30

2018/11/18 Igandea, 13:30

Lege oharra

Identifikazio-datuak

Webgune hau (teknopolis.elhuyar.eus) Elhuyar Fundazioaren jabetzakoa da (erakundearen izena: Elhuyar Fundazioa; IFZ: G20780896; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan: F134 zenbakia; Euskal Autonomia Erkidegoko Lizitatzaileen eta Enpresa Sailkapeneko Erregistroan: 02686 zenbakia; helbidea: Zelai Haundi kalea, 3, Osinalde industrialdea, 20170 Usurbil (Gipuzkoa); harremanetarako: elhuyar@elhuyar.eus / tel.: 943363040).

Datu pertsonalen babesa

ZURE DATUEN ARDURADUNA

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrak (Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 Erregelamendua) ezarritakoa betez, jakinarazten dizugu zuk emandako datu pertsonalak ELHUYAR FUNDAZIOAk tratatuko dituela (IFK: G20780896; helbidea: Zelai Haundi 3, Osinalde industrialdea, 20170 Usurbil, Gipuzkoa; tel: 943363040; h.el.: elhuyar@elhuyar.eus; webgunea: elhuyar.eus; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan F-134 zenbakiarekin erregistratua, eta eskritura Pedro Antonio Baraibar Askobereta notarioak Donostian 2002ko urriaren 24an onartua).

TRATAMENDUAREN XEDEA

Argazki-lehiaketan parte hartzean emandako datu pertsonalak beharrezkoak dira interesdunak eskatutako zerbitzua berme guztiekin eman ahal izateko, eta xede hauekin erabiliko dira: lehiaketaren parte-hartzailearekin harremanetan jartzeko, parte-hartzaileen izen-abizenak webgunean edo telebista-emanaldian argitaratzeko, eta lehiaketaren sustapena egiteko.

ZENBAT DENBORA GORDEKO DIREN

Emandako datu pertsonalak gordeko dira harik eta interesdunarekin harremanetan jartzeko beharrezkoak direla aurreikusi arte.

ERABILTZEKO LEGITIMAZIOA

Harremanetarako datuak ematean interesdunak adierazten duen adostasuna da datuak tratatzeko lege-oinarria.

HARTZAILEAK

Aurreikusitako xedeak betetzeko, datuak Elhuyar taldeko enpresei (Eleka Ingeniaritza Linguistikoa SL eta Elhuyar Zubize SL) jakinarazi ahal izango zaizkie.

Europako Esparru Ekonomikotik kanpo, herrialde, eskualde edo sektore jakin batzuei baino ezingo zaizkie jakinarazi datuak: Europako Batzordeak babes-maila egokia eskaintzen dutela onartu eta haien inguruko erabaki bat hartu duenean; helmugan datuek izango duten babesaren inguruan bermeak eskaini dituztenean; eta salbuespenetako bat aplikatzen denean, zeintzuen bidez aukera baitago datuak babes-berme egokirik gabe transferitzeko, datuen titularraren interesekin edo interes orokorrekin lotutako beharragatik.

ESKUBIDEAK

Pertsona orok du eskubidea bere datu pertsonalak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, datuen erabilera mugatzeko, aurka egiteko edo beste norabait eramateko. Horretarako, goian azaltzen den helbidera idatzi edo datuensegurtasuna@elhuyar.eus helbidera mezu bat bidali besterik ez da egin behar, baliatu nahi den eskubidea adierazi, eta NANaren kopia edo identifikatzeko balio duen beste dokumenturen baten kopia erantsi.

Halaber, adierazitako adostasuna une oro bertan behera uzteko eskubidea du. Baimena ukatzeak ez du inolako eraginik izango baimena ukatu aurretik egindako erabileraren zilegitasunean.

Eskubidea du erreklamazio bat jartzeko kontrol-agintariaren aurrean, baldin eta uste badu bere eskubideak urratu direla bere datu pertsonalen babesari dagokionez.

Webgunea erabiltzeko baldintzak

teknopolis.elhuyar.eus webgunearen bidez erabiltzaileak bere datuak eman behar baditu, erabiltzailea izango da informazio egiazkoa eta legezkoa ematearen arduraduna. Elhuyarren informazioa jasotzeko erabiltzaile-izena eta pasahitza ematen bazaizkio, horiek arduraz erabili beharko ditu eta isilpean gorde, zerbitzu berezietarako dituen abantailez modu egokian baliatu ahal dadin.

Oro har, webguneko edukiak arduraz, zuzen eta legeari jarraiki erabiltzeko betebeharra du erabiltzaileak, besteak beste, edukiak merkataritza-xedeetarako ez erabiltzeko, edukiak ez aldatzeko eta fede onaren aurkako jardueretan ez erabiltzeko.

Jabetza intelektual eta industriala

teknopolis.elhuyar.eus webgunearen diseinua, irudiak, mapak, grafikoak, markak, errotuluak, ikur bereizgarri edo logotipoak, markoak, iragarki-bandak, softwarea eta bestelako sorkuntzen jabetza Elhuyar Fundazioak kudeatzen du.

Erabiltzaileak webguneko elementu guztiak bistaratu, inprimatu, kopiatu eta gorde ditzake, baldin eta bere erabilera pertsonal eta pribaturako soilik badira; debekatua dago, beraz, teknopolis.elhuyar.org webguneko edukiak baimenik gabe merkataritza-xedeetarako erabiltzea edota haiek birsaltzea edo banatzea, betiere Elhuyar Fundazioaren —edo dagokion eskubideen jabearen— aldez aurretiko baimen idatzia izan ezean.

Elhuyar Fundazioak baimena ematen du bere edukiak beste webguneetan aipatzeko, baldin eta edukiak kopiatzen ez badira.