2019/09/28 Larunbata, 13:30

2019/09/30 Astelehena, 18:30

2019/09/29 Igandea, 13:30

2019/10/06 Igandea, 13:30

Emakumeak Lanbide heziketan eta Industrian

2019/02/09

Emakumeak Lanbide heziketan eta industrian
Euskal Autonomia Erkidegoan 13.900 emakume daude lanbide heziketako ikasketak egiten baina oso gutxik aukeratzen dituzte arlo tekniko eta industrialak.
Aste honetako saioan industria zikoak ikasten ari diren hiru ikasle izango ditugu. Beraiek aukeratutako arloetan emakumeak %10 dira. Iazko datuekin konparatuta %14,6 gora egin du arren, 2018/2019. ikasturtean 1.776 emakume daude ia 18.000 gizonen artean.
Bergarako Miguel Altuna eta Galdakaoko Andra Mari ikastetxeetan izan gara. Industrian lan egiten duten emakumeen generazio ezberdinak jarri ditugu aurrez aurre eta Lanbide Heziketako zikloetan irakasle diren emakumeen testigantzak ere jaso ditugu.
Embed kodea:

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.