Eolikoen apustua

2020/06/20

Energiaren Euskal Erakundeak, geroz eta energia kontsumo garbiago baten alde egiteko helburuarekin, energia eolikoaren aldeko apustua berretsi eta Aixeindar sozietatea aurkeztu du, Iberdrolarekin bat. Aixeindar sozietatea EAEko haizea neurtzen eta aztertzen dabil uneotan. Euskadiko energia berriztagarrien sektoreak izan duen gorakada eta dituen berrikuntza teknologikoak aprobetxatu nahi ditu EEEk, epe motzean, ingurugiroari kalte gutxien eginez parke eoliko berriak eraikitzeko.
Embed kodea: