Korrokoiak bazkaltzeko

2019/10/12

Jan al duzu inoiz korrokoirik? Probatu al duzu bere zaporea? Denok uste dugunaren kontra, urte gutxitan, korrokoia, gure plateretako ohiko jaki bihurtu daiteke. Izan ere, korrokoiak haztegian hazteko “Akura” ikerketa proiektua jarri dute martxan, Kardala Lanbide Heziketako Akuikultura eskolak, Gaiker ikerketa zentroak eta Euskal Herriko Unibertsitateak. Proiektua hastapenetan dago baina erronka handia dute eskuartean: hazkuntza prozesu estandarizatu bat lortu nahi dute industrialki egin ahal izateko, eta produktu osasungarri eta on bat lortzeko.
Embed kodea: