2019/10/19 Larunbata, 11:30

2019/10/21 Astelehena, 18:10

2019/10/20 Igandea, 13:35

2019/10/23 Asteazkena, 10:55

Protesiak Mariarentzat

2019/06/01

Maria Vasiliek Errumanian ez zuen bizitza erraza izan. 14 urte zituen arte apenas ateratzen zen kalera. Izan ere, Mariak bi besoak falta ditu. Duela lau urte etorri zen Donostiara eta ordutik bere bizitza guztiz aldatu da. Hemen Zubiri Manteo institutuan Administrazio eta kudeaketa zikloa ikaste ari da eta guztiz integratuta dago taldean. Muinoiak erabiliz ia dena egin dezake, baina, hala ere, gauza batzuetarako laguntza behar du. Horregatik, Lanbide Heziketako hainbat zentrok elkarlanean protesiak egingo dizkiote Mariari. Zubiri Manteo, Don Bosco, Easo Politeknikoa eta Tknika ari dira lan horretan, eta Easo Politeknikoko hiru ikasleren gradu amaierako lana izango da.
Embed kodea:

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.