Argazki-lehiaketa abian berriro

2013/09/25

Uda pasatu berri da, eta seguru argazki eder mordoa atera dituzula. Oraintxe duzu argazki ederrenei beste gozamen-punttu bat gehitzeko aukera: bidal itzazu argazkirik onenak, ez hiru baino gehiago, gure lehiaketara, eta tableta bat irabazteko lehian sartuko zara. Hauxe Teknopolisen denboraldi berriko argazki-lehiaketaren lehen gaia: UDA.
Hemendik aurrera, hilero-hilero gai bat proposatu eta tableta polit bat emango diogu epaimahaiak aukeratutako argazkiari. Animatu eta parte hartu!