2012/11/15
“Diabetesa espaziora” izeneko saio monografikoa Videomed jaialdian parte hartzeko aukeratua izan da. Medikuntza, Osasuna eta Telemedikuntzaren Nazioarteko Zinema Jaialdi horren XVIII. ekitaldia, azaroaren 13an hasi eta 16an amaituko da. Teknopoliseko lana gaur, hilak 15, aurkeztuko da, eta hantxe dira Oihana Jauregi, Teknopoliseko aurkezlea, eta Beñar Kortabarria, zuzendaria.
Diabetesa espaziora izeneko saio monografikoa ikusteko, egin klik hemen.