Saio monografikoa: Historiaurrera bidaia

2013/05/06

Busturialdean ekingo diogu bideari. Izan ere, han herritarren artean DNA azterketak egin dituzte,  Santimamiñen bizi izan ziren gizakien ondorengoak izan daitezkeen jakiteko.

Kantabriako El Castillo kobara joango gara ondoren, pinturak datatzeko sistema berri bat ikusteko. Datazio-sistema horri esker jakin da labarretako artelan batzuk uste baino zaharragoak direla. Eta Horrek, egileei buruzko hipotesi berria sortarazi du: Neanderthalgo gizakiak izan ote ziren?

Azkenik Neanderthal gizakiak hobeto ezagutzeko, Asturiaseko El Sidron leizezulora joko dugu, hamahiru Neanderthal gizabanakoren hezurrak aurkitu baitituzte han.

Zatozte bidaian Historiaurrera!!!