Nobel saria zelulen garraio-sistema azaltzeagatik

2013/10/08

Zelulen garraio-sistema nagusiaren funtzionamendua argitzeagatik hiru ikertzaileek jasoko dute saria: James E. Rothman, Randy W. Schekman eta Thomas C. Südhof . Medikuntzaren ikuspuntutik, garraio-sistemaren funtzionamendua ezagutzeak garrantzia handia du, zenbait gaixotasun sistema horren akatsekin lotzen baitira, adibidez, immunologia-sistemaren asaldura batzuk, diabetesa edo arazo hormonalak. Saritutako ikertzaileetako bakoitzak garraio-sistemaren alderdiren bat ikertu du, eta guztien ekarpenarekin lortu da argitzea nola funtzionatzen duen osotasunean.

Albiste osoa Elhuyar aldizkarian.