2013/03/04
Zentral nuklear hori, 1970.urtean inauguratu zen, eta ordutik asko izan dira bere jardueraren amaiera behin eta berriz eskatu dutenak:erakundeak, era guztietako elkarteak, herritarrak... Eta itxiera gutxien espero zenean etorri da, izan ere uztailera arte oraindik lanean jarraitzeko baimena zeukan. Zentralaren etorkizuna , ordea, ez dago batere argi. Gaur itxita dagoen arren, ahots askok diote, Nuclenor eta Espainiako Gobernua oraindik jardueraren luzapena adosten ari direla.
Guk etorkizuna ezin dugu iragarri, baina jakin badakigu itxi noizbait itxiko dutela. Hori dela eta, zentral nuklearren jarduna amaitzen denean, eraispen-lanetan eman behar diren pausoak ezagutuko ditugu Teknopolisen. Espainian eraisten ari diren Zoritako zentral nuklearra bisitatu dugu, hondakin erradiaktiboei zein irtenbide ematen dieten ezagutzeko, eta hainbat aditurekin ere hitz egin dugu. Ikuspegi teknikotik, ekonomikotik eta ingurumenaren aldetik eutsiko diogu gaiari.