2013/07/05
Telekomunikazioen alorrean berrikuntza bultzatzea helburu duten Vodafone Fundazioaren sarien zazpigarren edizioan aipamen berezia jaso du Piktoplus tabletak. Piktoplus komunikazio-arazoak dituztenentzat bereziki garatutako aplikazio bat da, eta tableta baten euskarrian komunikagailu-lanak egiten ditu. Donostiako Limbika enpresan garatu dute eta arrakasta izan du, batez ere, hitz egiteko zailtasunak dituzten haurrekin, autismoa dutenekin, adibidez, ahotsa ematen baitie.
Hain zuzen ere, Teknopolisen autismoari buruzko erreportaje honetan ezagutu genuen Piktoplus haren garatzaileen eskutik
http://teknopolis.elhuyar.org/erreportaiak/autismoari-begietara-begira/?lang=eu