Zubiak

2013/01/04

Plastikoa izan da Teknopoliseko argazki-lehiaketaren gaia abenduan, eta, lehen egunetan argazki gutxi iritsi baziren ere, bukaera aldera asko jaso genituen. Horietako batzuk oso maila onekoak. Seinale, ikusleak denbora eskaini diotela erronkari. Gauzak horrela, Epaimahiari kostatu egin zaio erabakia hartzea, baina dagoeneko badugu irabazlea. Astelehen gaueko saioan jakinaraziko da abenduko argazki-lehiaketako irabazlearen izena, Goenkaleren ostean. Hortaz, apur bat itxaron beharko da.
Ordura arte, hasi zaitezkete urtarrileko gaiari buruzko argazkiak bidaltzen. Jarri dugun gaiak samurragoa ematen du oraingoan: zubiak. Hala ere, hileroko tableta eskuratzeko lehia ziurtatua dago. Argazkiak, ohi denez, webgune honen bidez bidali behar dira. Animo eta zorte on!