Behobia-Donostia Teknopolisen

2012/11/07

Korrikalarien elikadura eta hidratazioa, lesioen arriskuak, esfortzu-probak nola, zergatik eta zertarako, entrenamenduetan laguntzeko interneten eskura dauden aplikazioak, bat-bateko heriotzaren eta kirolaren arteko erlazioa aztertuko duen ikerketa, adituen iritziak, uneoro korrikalarien bihotzeko informazio guztia biltzen duten elastiko teknikoak… hori guztia, ikusgai izango da astelehen gaueko Teknopolis berezian.

Aipatutako guztia bezperan Behobia-Donostian grabatutako irudiekin lagunduko da. Izan ere, Teknopoliseko hiru kidek hartuko dute parte lasterketan: Oihana Jauregik, Beñar Kortabarriak, eta Nagore Rementeriak. Beraien eskutik izango dugu aipatutako guztiaren berri.

Berezia izateaz gain, mugarria ere bada Teknopoliseko aste hau, berarekin emanaldi-aldaketa dakarrelako: hemendik aurrera, Teknopoliseko lehen emanaldia astelehenetakoa izango da, Goenkalen ondoren ETB1n; larunbata arratsaldean, berriz, errepikatu egingo da. ETB2ko lehen emanaldia, asteazken gauerdikoa izango da, eta errepikapena igande goizekoa.

Asteleheneko emanaldi berezi iritsi bitartean, asteburuan Teknopoliseko denboraldi honetako lehen programa emango da.