Irailaren 30ean, Teknopolis bueltan!

2017/09/13

Nola hobetu 20 denboraldiko ibilbidea egin duen telebista-saio bat? Zaila dirudi, baina helburu horrekin dator aurten ere Teknopolis Euskal Telebistara. Elhuyarrek ekoizten duen saioaren oinarriak berdina izaten jarraituko du, zientzia eta teknologia eskura jartzen duten erreportajeak. Eta oinarri horren gainean, saioari bizitasuna emateko, atal berriak estreinatuko ditugu aurten.

Iñaki Leturia aurkezlea lagun izango dugu saioan zehar, eta, horrela, gertuko zein urrutiko gaiak modu erakargarrian azaltzen saiatuko gara.

Berrikuntzak aipatzen hasita, saioaren erritmoan aldaketak eragingo dituzten atal berriak izango ditugu: ikuslearen intereseko izango diren app-ak, pertsonaia interesgarriak eta beste hainbat.