Saio berezia: Zientziako Emakume eta Nesken Nazioarteko Eguna

2018/02/07

Otsailaren 11a “Zientziako Emakume eta Nesken Nazioarteko Eguna” da. Egun honen helburua da zientzialari emakumezkoen lana bistaratzea, zientzia eta teknologia arloetan erreferente izango diren emakumezko ereduak sustatzea eta berdintasunaren aldeko neurriak bultzatzea. Teknopolisen astero saiatzen gara horretan, baina saio honetan bereziki.

Aste honetako saio berezian, Maia García Vergniory ezagutuko dugu: joan den udan Nature aldizkariaren azala eman zioten bere taldearen ikerketari. Gainera, L’Oreal-UNESCO For Women In Science sarietako bat jaso du Euskal Herriko Unibertsitateko eta DIPCko ikertzaile gazte honek.

Zientzian emakumeak gizonezkoak baino gutxiago badira, zer esanik ez lanbide heziketan. Euskal Autonomia Erkidegoan, 14.000 emakume ari dira lanbide heziketako ikasketak egiten. Baina oso gutxik aukeratzen dituzte arlo tekniko eta industrialak. Fabrikazio mekanikoan, elektrizitatean edo iturgintzan, salbuespena dira emakumeak. Horien artean daude Izaskun Olano, Jenia Urkia eta Esther Jauregi. Bidea urratzen ari diren emakumeak ezagutuko ditugu.

Horra aurrerapentxo bat: