2025, plastikoen kutsadura murriztu zezakeen urtea
2025/12/20
2025ak mugarri izan behar zuen plastikoen gaineko legediari dagokionez, baina Genevan bildutako ia 200 herrialdeek ez zuten akordiorik lortu. Porrot horrek ez ditu EHUko BioMat ikerketa-taldeko zientzialariak ustekabean harrapatu. Ikertzaile horiek polimero naturalak garatzen dihardute, petroliotik eratorriak ez diren plastikoak fabrikatzeko.
Embed kodea: