6. olatuaren gainean
2022/01/29
Ana Galarraga Elhuyareko zientzia dibulgatzailearen eskutik, itxuraz beherantz doan COVID 19aren seigarren olatuaz hitz egingo dugu. Aurrekoetan baino bortitzagoa izan da koronabirusaren eragina, baina, itxuraz, ondorioak ez dira hain larriak izan. Zergatik? Hori argitzen saiatuko gara eta gaitz hau gripearen pareko zerbait bihurtuko den, endemiko izatea ona den ala txarra den eta airearen kalitatearen garrantzia ere aztertuko dugu berarekin.
Embed kodea: