AA entrenatu, datuak partekatu gabe

2026/04/18

Aplikazioak erabiltzean sortzen ditugun datuak adimen artifiziala entrenatzeko erabiltzen dira, baina pribatutasuna arazo izan daiteke. Mondragon Unibertsitatean ikasketa federatua lantzen ari dira. Ikasketa federatuan datuak bidali ordez, adimen artifiziala gure gailuan bertan entrenatzen da, eta soilik aldagai matematikoak partekatzen dira. Horrela, pribatutasuna bermatzen da, sistema etengabe hobetzen da, eta erabiltzaile bakoitzera egokitzen da. Gainera datu sentikorrak maneiatzen dituzten erakundeen arteko elkarlana posible bihurtzen da.
Embed kodea: