Eguzkiak bisitari aipagarri bat izan du: Ison kometa, Eguzki-sistemaren mugetatik etorria. Beste kometa, asteroide eta planetoide asko bezala, urteak eman ditu han, Oort izeneko hodeian. Baina azkenean, Eguzki aldera erori da eta bisita hori suntsitzailea izan da kometarentzat.
Ison kometa jadanik ez da existitzen. Oso orbita eliptiko batean gerturatu da Eguzkira, eta perihelioan, alegia, Eguzkitik gertueneko puntuan izarraren eremu grabitatorioaren indarrak txikitu egin du kometa. Puntu horretara azaroaren 28an iritsi zen, Eguzkitik miloi bat kilometrora besterik ez oso distantzia txikira. Eguzkia ukitzeraino. Eta Eguzkia ukitzeak ondorio larriak ditu.
Lurretik, milaka teleskopio begiratu dute, kometa handik irteten ikusteko. Baina ez zuten ezer ikusi. Astronomoek esan zuten betiko galduta zegoela Ison kometa.
Baina, orduan, mirari bat: (Baina, orduan, mirari bat gertatu zen)
Azaroaren 29an, oso bereizmen handiko teleskopioek kometaren puska txiki bat ikusi zuten Eguzkitik alde egiten.
Baina oso zati txikia zen, eta azkar galtzen zuen indarra. Kometaren nukleo-zati bat izatetik, hautsa eta izotz-partikulak izatera. Abenduaren 3an baieztatu zen. Ison kometa erabat suntsitu da. Eguzkiak suntsituta desagertu da. Eta orain ez dio bere bideari eutsiko, baina irudi ederrak eta astronomoentzako datu asko utzi dizkigu.