Apperitifa: Koronabirusa mugikorrean
2020/03/21
COVID-19aren hedapenak webgune eta app berrien agerpena ekarri du. Coronavirus.app atariak, hildako eta kutsatuen datu gaurkotuak eskaintzen ditu. Bestalde, aipagarriak dira Txinan eta Hego Korean herritarren mugimenduak kontrolatzeko sortu diren aplikazioak. Thermal Body Scanner-en moduko txantxetarako appak ere agertu dira. Baina fidagarritasuna duten entitateek garatutakoak erabiltzea komeni da. Esaterako, Osakidetzarenak informazio eta gomendioak ematen ditu. Eta horrekin batera, Osasun Sailak landutako askotariko edukiak bisitatzeko esteka zuzena eskaintzen du.
Embed kodea: