Atariko Proba: Ion Errea, fisikaria

2021/01/30

Ion Errea Lope UPV/EHUko irakaslea da eta ikertzaile gisa lan egiten du Donostiako Materialen Fisika Zentroan. Bere ikerketa-eremua material supereroaleak dira, korronte elektrikoa galerarik gabe garraiatzen duten materialak. Bere ametsa material horiek giro-tenperaturan eta -presioan funtzionatzen ikustea da, eta teknologia hori garatzeak ekarriko lukeen iraultza teknologikoaz aritu zaigu. Gainditu ote du Atariko proba?
Embed kodea: