Auto autonomora bidean gidari

2018/05/05

Autopistetarako pilotu automatikoa duten autoak, bere kasa frenatzen dutenak edo aparkatzen dakitenak; merkatuan daude dagoeneko. Auto guztiz autonomorako bidean, erabat gidaririk gabe ibiltzen diren prototipoak probatzen ari dira automozio enpresak,. Baina auto autonomoak dituen erronkak ez dira bakarrik teknologikoak. Oihana Otaegi Vicomtech ikerketa-zentroko ikertzailea da eta auto autonomoentzako aplikazioak garatzen ari da buru-belarri bere lantaldea. Gaur, auto autonomoaren erronken barrena gidatuko gaitu. Eta, non hobeto, lau gurpilen gainean doan laborategi batean baino?
Embed kodea: