Baleak, historiaurretik errekurtso

2025/12/20

2025ean baieztatu da historiaurrean baleen hezurrekin tresnak egiten zituztela. Akitania eta Asturias arteko 30 aztarnategi baino gehiagoko tresnen analisiak erabilera hori Madeleine aldian kokatu du (duela 20.000–14.000 urte). Besteak beste, Aranzadi Zientzia Elkarteko Jesus Tapiak parte hartu du ikerketan. Lanak espezie ezberdinak identifikatu ditu eta Bizkaiko Golkoko ekosistemari buruzko informazioa esanguratsua eman du.
Embed kodea: