Belaunaldi berriko aposituak zauri kronikoentzat

2021/05/01

Ehun pertsonatik batek zauri kronikoren bat izango du bizitzan zehar. Oro har, adineko pertsonak eta aurretiko patologiak dituztenak dira presioko ultzerak, oin diabetikoa eta gaur egungo metodoen bidez sendatzen zailak diren bestelako zauriak garatzeko joera handiena dutenak. Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroko eta Mondragon Unibertsitateko ikertzaileak belaunaldi berriko aposituak garatzen ari dira, zelulak birsortzen lagunduko dutenak.
Embed kodea: