IÑAKI LETURIA; Elhuyar: Leku polita Xabier, Orona Ideo Innovation City, zeintzuk izango dira hiri honetako biztanleak?
XABIER BARRUTIETA; arkitektoa, orona: Enpresa bera, Ikerlan-IK4 eta unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea. Biztanle horiek dira Oronaren berrikuntza sarea osatzen duten agenteak.
X.B.: Berrikuntzara zuzendutako proiektu batek berritzailea izan behar du bere horretan eta horregatik gure buruari jarri diogu erronka hori, langa hori, berritzaileak izatea diseinuan, arkitekturan, energian, jasangarritasunean,...
I.L.E.: Orain, Xabier, o-aren barruan gaude. Hemen guztiak du zentzua, ezta? Dena pentsatu duzue norabide batean.
X.B.: Hori da. Eraikinen jasangarritasunean pentsatzen dugunean, lehenengo gauza da bioklimatikoki pentsatzea da. Horretarako hartu behar da kontuan eraikinak nola orientatzen diren, haien gainazalek norantz begiratzen duten eta espazioak nola erabiliko diren. Zentzu horretan adierazgarriena Zeroren diseinua da. Inklinatuta dagoen zilindro bat da, hegoaldera orientatuta.
I.L.E.: Garai bateko baserriak datozkit gogora, eguzkiari begira eraikitzen ziren, eguzkiarekin berotzeko.
X.B.: Hori da, zentzu basikoak berreskuratu ditugu modu sofistikatuago batean.
I.L.E.: Hemen zer joango da?
X.B.: Hemen bulegoak, iparralderantz. Bulegoetan gertatzen dena da juxtu eguzkia irteten den orduetan erabiltzen diren espazioak direla; eguzkia daukagu, jendea daukagu, ordenagailuak piztuta daude,... eta bulegoen arazoetako bat hoztea izaten da.
I.L.E.: Aire egokituan diru asko joaten dela.
X.B.: Hori da.
I.L.E.: Eta hori epelagoa da tokia.
X.B.: Bai, denbora murritzagoetan erabiliko da.
I.L.E.: Horrela eraikin guztietan, fundazioan, ikerketa zentroan,...
X.B.: Fundazioan adibidez espazioek hezkuntzarekin dute zerikusia, orduan bere berezitasuna dute.
XABIER BARRUTIETA; arkitektoa, orona: Hau txapa zulatuzko fatxada bat da eta honen funtzioa da ekialdetik eta mendebaldetik eraikin honek ikasgeletan daukan argi sarrera ñabartzea. Argi sarrera gogorra ahultzen du, baina aldi berean kanpoko ikuspegia errespetatuz.
I.L.E.: Ikusten ditugun hirukien antolaketak ez du zerikusirik polita izatearekin, marrazki horrek ere zentzu bioklimatikoa du.
X.B.: Bai, zer hiruki-mota kokatzen dugunaren arabera, transparentea, zeharrargia edo eta opakoa, hiru horien arteko konbinazioarekin konposaketa bat daukagu. Leku batzuetan gehiago ixten dira eguzkiak gehiago jotzen duelako, besteetan gardena da ikuspegia daukalako, eta abar.
I.L.E.: Altzairua da ikusten diren arrasto horiek?
X.B.: Bai, altzairua eskalaz aterea eta inprimatua beiren artean.
XABIER BARRUTIETA; arkitektoa, orona: Aupa Iker! Galdara-gelan gaude eta Iker energiaz arduratzen da.
IKER LARRE; ingeniaria, orona: Xabierrek esan duen bezala hau galdara gela da eta hemen sortzen dugu energia ikusi dituzuen eraikin guztientzako. Hau adibidez biomasa makina bat da.
I.L.E.: Zer erretzen da hemen?
I.L.: Pelleta eta ezpalak. Daukagu biomasa, dauzkagu energia termikoa sortzeko eguzki-plakak, eta badugu baita ere geotermiako instalazio bat. Ez dira ikusten baina lurrean egindako 120 metroko zulo batzuk ditugu.
I.L.E.: Hiria dela esan dugu eta hiri bateko energia kudeatzea ez da erraza izango, nola lortzen duzue?
I.L.: Azkenean lehentasun batzuk jarri ditugu. Adibidez eguzkia dagoenean eguzki-energia baliatuko dugu, ondoren, lurzoruan ere energia daukagunez, geotermia probestuko dugu eta azkenik, falta dena biomasarekin lortuko genuke.
I.L.E.: Hau pelletez beteta egongo da?
I.L.: Bai, goraino.
XABIER BARRUTIETA; arkitektoa, orona: Eraikinek bere funtzionamendurako behar duten energia guztia bertan sortzen da, energia iturri berriztagarrietatik. Horrek esan nahi du 2020rako Europan planteatzen ari diren energia estandarrak gaur betetzen dituela: aurreratu egin gara.
I.L.: Energia elektrikoa sortzeko eguzki plakak ditugu, teilatu guztia estaliko dute eta eraikinak beharko duen elektrizitatea sortuko dute.
I.L.E.: Eguzkia dagoenean!
I.L.: Eguzkia dagoenean; ez dagoenean saretik hartuko dugu baina urte osoko balantzea neutroa izango da.
IKER LARRE; ingeniaria, orona: Hiri honetan energiaren banaketa tenperatura baxuan egingo dugu, 55 gradura bidaliko dugu ura eta horrek eskatzen du neurriko teknologia, zoru erradiatzailea. Hodiak hodibihurn bat eginez doaz; joan-etorria egiten du, zirkuitura itzuli eta berriz ere galdara-gelara, berotu edo hoztera.
XABIER BARRUTIETA; arkitektoa, orona: Eraikin hauek LEED eta BRREAM ziurtagirietan ziurtatzen ari gara.
I.L.E.: Zer ziurtagiri dira horiek?
X.B.: Eraikinen jasangarritasuna ziurtatzen dute eta kontuan hartzen dute erabilitako materiala, garraioa, energia nolakoa den, ura nola kudeatzen den, ... eta zentzu horretan Orona Ideo proiektua estatu mailan lehena da LEED eta BREEAM, bi ziurtagiriak lortzen saiatzen ari dena. Dagoeneko eman digute lehen berrikuntza puntua, igogailuen eta igogailuen energiaren kudeaketaren izenean.
XABIER BARRUTIETA; arkitektoa, orona: Hau da Orona Fundazioaren estalkia, lorategi berde bat da.
I.L.E.: Landareak jarri berriak dituzue. Ikasleak eta langileak etorriko dira hona?
X.B.: Bai eta gainera gauden leku honetan eguzki plaka termikoak egongo dira eta ura jasoko dugu. Energiaren terraza izango da.
I.L.E.: Eta erlaxatzeko lekua, zergatik ez?
X.B.: Bai. Dena elkarlotzen duena plaza da, hiri zentzu hori, kontzeptu hori azpimarratuz.
I.L.E.: Bisita merezi duen hiria. Eskerrik asko erakusteagatik!
X.B.: Zuei!