Biodibertsitatearen eragina pandemian

2020/05/02

SARS-COV-2 birusak eta honi aurre egiteko martxan jarritako ikerketek lehen planora ekarri dute biodibertsitatearen kontzeptua. Gero eta gehiago dira, gizakiak biodibertsitatean eragin dituen kalte eta hondamendien ondorioz patogeno kutsakorren hazkunde bat eman dela pentsatzen duten ikerlariak. Azken datuen arabera, milioi bat espezie galtzeko zorian daude eta oinarrian habitaten galera dago. Bizitzen ari garen pandemia eta osasun krisi egoera honetan biodibertsitateak duen eraginaz eta garrantziaz eta guzti honi aurre egiteko hartu beharko liratekeen neurriez hitz egin dugu Unai Pascual, BC3 Klima Aldaketarako Zentroko Ikerbasque ikertzailearekin.
Embed kodea: