Bizilabe, zientziaz gozatzeko espazioak
2026/11/14
Bizilabe 10 eta 16 urte arteko gazteei zuzendutako aisialdi-programa bat da eta gazteen artean zientzia eta teknologiaren inguruko jakin-mina piztea du helburu. Elhuyarren ekimenez sortua, tokian tokiko udalekin eramaten dute aurrera. Lehenengo bizilabe Deustu auzoan sortu zuten duela hamar urte, eta, gaur egun, Bilboko sei auzotan eta Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako beste sei herritan dago Bizilabe.
Embed kodea: