Bizkar-muina birkonektatzeko nanomaterialak
2025/05/24
Bizkar-muineko lesioak dituzten pertsonek mugikortasuna berreskuratzeko helburuarekin dihardute BRTA aliantzako kide den CIC Biomagune zentroan. Horretarako karbonozko nanohodiak dituzten inplanteak garatzen ari dira. Bizkar-muineko neuronen arteko etena osatzeko erabiltzen dute inplantea, neuronak berriz konektatzeko, eta orain arte arratoietan egin dituzten ikerketek erakutsi dute inplanteari esker mugikortasuna azkarrago berreskuratzen dutela.
Embed kodea: