"Bost emakumetik bat larrituta ibiltzen da menopausiaren sintomekin"

2022/10/22

Emakumeek 50 urte ingururekin izaten dute menopausia. Aldiz, sintomak dezente lehenago ager daitezke eta denboran luzatu. Prozesua 20 urtekoa izatera irits daiteke eta, garai horretan, bost emakumetik bat sintomekin larrituta ibiltzen da. Zuatzu Klinikako Ane Garmendia Madariagak prozesuari buruzko gakoak eman dizkigu eta sintomak arintzeko erabilgarriak diren tratamenduei buruz hitz egin digu.
Embed kodea: