Deba ibaiaren diagnostiko metalikoa
2018/02/24
Garai bateko egoerarekin alderatuta Deba ibaiaren kalitateak asko egin du hobera. Hala ere, Euskal Herriko ibai kutsatuenetako bat da oraindik ere. Horregatik ari dira hemen lanean Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzaileak. Ikerketa-proiektu honetan metalek eragindako kutsadura aztertu dute, Deba arro osoan. Metalek iraun egiten dute ingurumenean eta, asko, toxikoak dira bizidunentzat.
Embed kodea: