Doitasunezko nekazaritza jasangarria
2025/01/25
Etorkizuneko barazkien ekoizpena doitasunezko nekazaritzak egingo du: barazkien hazkuntzan eragina duten parametroak kontrolatuko dira (ura, argia, izurriak…) teknologien bidez. Horretan ari dira Tknikan, Euskadiko LHren Ikerketa Aplikatuko Zentroan. Akuaponia-instalazio bat dute: arrainen hazkuntza eta doitasunezko nekazaritzak bat egiten dute. Gainera, robotak programatzen ari dira lan errepikakor eta astunetan laguntzeko.
Embed kodea: