Dunak: naturaren babes-horma itsasoaren aurrean

2026/10/24

Gorlizko hondartzan hormigoia zegoen lekuan, gaur egun duna-sistema osasuntsu bat gailentzen da. Egitura artifizialak kenduta, natura bera bihurtu da kostaldea babesteko aliatu nagusi. EHUko ikertzaileek azaldu dute ekosistema dinamiko hauek itsas denboraleen eragina leuntzen dutela eta beren kabuz birsortzeko gaitasuna dutela, euskal litorala modu naturalean babestuz.
Embed kodea: